Artikulu honetak esaten digun bezala:”Lehen zikloko haurren eguneroko lanean drama-adierazpena sortu da eta plastika lantzen duten irakasleak ongi prestaturik daude eszenaratzeak sortzeko. Baina goi zikloetan galdu egiten da antzerki kultura hau eta batxilergora iristean nahasketa dugu nabari.
Eskola eta institutuetan antzerkia lantzeko baliabide batzuk eskatzen dira. Gaurtik aurrera helburua baliabide hauek zeintzuk diren lantzea litzateke gauzarik hoberena. Antzezteko modu asko daude eta bertan azaltzen zaizkigu mota hauek.
DORRONSORO, Lukas: "Niretzat antzerkia pedagogiaren funtsa izan da" Irakaslea eta antzerkizalearen iritzia ere badago artikulu honen barnean, beste gauza interesgarri askoren artean. Bertan, zertarako balio duen gazteetan aplikatzea... azaltzen zaizkigu.
antzerkia
viernes, 14 de diciembre de 2007
Antzerkigintza eta irakaskuntza
AUCOUTURIER, Bernard
Artikulu honetan aucouturier metodoari buruz hitzegiten zaigu. Metodo honen sorrera eta garapenaz gain, galdera batzuei erantzuten diote, hezkuntzan interesgarriak izan daitezkeenak. Adibidez:
Nolako eboluzioa izan du psikomotrizitateak bere sorreratik gaur egun arte?
Zenbat baliosten da psikomotrizitatea gaur egun?
Zergatik uste duzu ez zaiola garrantzi handiagoa ematen?
Nola eman geniezaioke horri buelta?
Zer desberdintasun dago emozioak adierazten uzten zaien eta uzten ez zaien haurren artean?
aucouturier
Psikomotrizitatea
Artikulu honetan, psikomotrizitatearen garrantziaz hitzegiten zaigu. Bi psikomotrizitate mota bereizten ditu,, razionala eta relazionala. Razionala ohikoa dugu eta relazionala berriz, haurraren adierazpen global eta prebentiboan oinarritzen dugu. Bi joera horiek ez dira elkarren kontrakoak, erlazionalaren joerakoak lehentasuna ematen diote alderdi psikoafektibo eta erlazionalei, gero alderdi psikokognitiboen oinarri izan daitezen.
Jolas librearen garantiza ere aipatzen da, horretan oinarriturik baitago .
Honelako ondorioak aurki ditzakegu artikuluaren barnean:
“gaur eguneko haurrak baliabide material ugari ditu eta alderdi didaktiko-pedagogikotik ere ongi horniturik dago; baina haur horrek askotan egiten digun eskaria bere azalaz barru alderakoa izaten da. Sarritan haurrak SOS bat bidaltzen ari balira bezala sumatzen ditut. Ulerkuntza eta sostengu-beharra adierazten dute beren portaeraz, begiradaz, larruazalaz... Barrenean, gaurko haurraren beharrizan nagusiak, nahiz eta intelektualki ongi jantziak izan, psikoafektiboak dira.”
psikomotrizitatea
Egilea:
cristina
en
4:52
0
iruzkin
Etiketak: baliabide materiala, erlazionala, oinarria, psikomotrizitatea, razionala
Hezkidetza
Artikulu hau hezkidetza gaiaren inguruari buruz hitzegiten zaigu. Argi dago, hezitzaileak, haurrentzako eredu bat garela eta haurrek besteongan ikusten dutena barneratzen dutela, hau da, haurrek imitatu egiten gaituzte. Rolak aspalditik ezarrita daude baina hauek aldatzeko gaitasuna guk geuk daukagu. Haurrak imitazioz jokatzen dutenez guk egiten dugunean fijatuko dira eta guk rol horiek aldatzen baditugu haurrak ere etorkizunari begira aldatu egingo dira.
Honen inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, jo ezazu artikulu honetara, bertan argi azaltzen baita gai honen inguruko informazioa.
hezkidetza
Egilea:
cristina
en
4:47
0
iruzkin
Etiketak: curriculum ezkutua, hezkidetza, mutilak, neskak, rolak
HAURRAK AFEKTIBITATE ETA SEXU ANIZTASUNEAN HEZTEN
Kontuan hartu beharko lirateke ikasgeletan gero eta ugariago diren familia ereduak: guraso bakarrekoak, aiton-amonek zaintzen dituzten haurrak, banandutakoak, berregituratuak… eta horien artean, familia homoparentalak kontutan hartzeko esaten digute artikulu honetan. Sexua haurrekin nola tratatu dezakegun eta beharko genukeen ere aipatzen da eta gure gaurko gizarte honetan atal garrantzitsua dugu gai hau. Horregatik artikulua irakurtzea gomendatzen dizuet.
afektibitatea
Egilea:
cristina
en
4:44
0
iruzkin
Etiketak: Afektibitatearen garrantzia, sexua
martes, 4 de diciembre de 2007
jolasen zerrenda
Web honetan, aisialdian trebatzeko material asko agertzen zaigu. horregatik lagungarriaizan daitekeela iruditzen zait.
jolasa
Egilea:
cristina
en
1:11
0
iruzkin
Etiketak: abestiak, asmakisunak, goma jolasak, Jolasak, txingoka
viernes, 30 de noviembre de 2007
Hezitzaileen garrantzia aisialdian
Aisialdiari buruz hitzegiten dugunean, esparru handi batez hitzegiten gaude, artikulu honetan hezitzaileetan zentratzen da. begiraleek asko egin dezakete haurren artean euskararen erabilera bultzatzeko, argi dago gero eta gazte gehiagok euskara dakite asko egin dezakete, baina gutxirentzat da ohiko mintzabidea. Gazteek eskola-orduz kanpoko jardueretan euskaraz hitz egitea erdiesteko, modu planifikatuan eta eragingarrian lan egitea komeni da, eta, horregatik,nahitaezkoa da gazteentzako programatutako aktibitateetan, jarduera zuzentzen duen pertsona enbor eta ardatz nagusia da; jarduerako hezitzailea gazteak berak protagonistak badira ere. Agertzen zaigun txostenean informazio nahikoa agertzen da, guzti horri buruz.
hezitzaileak
Egilea:
cristina
en
4:59
0
iruzkin
Etiketak: aktibitateak, begiraleak, gazteak, hezitzaileeak, mintzabidea


