Artikulu honetan, gazteek hizkuntzarekin jolastea bilatzen da, euskararekin ondo pasatzea, esamolde berriak sortzeko gai izan. Gazteek erregistro kolokiala erdaratik hartzeko joera dute eta askok ez diote bizitasunik topatzen euskarari, ez dute hizkuntzarekin jolastea lortzen, beraz, ez dute euskara egoera ez-formaletan erabiltzen.
Eskolak eta aisialdiko jarduerak dauzkagu transmisioa lantzeko. Aisialdiko jarduerak (kirola, aisialdi taldeetako jarduerak, gazte ekipamenduak...) oso interesgarriak izan daitezke gai hau lantzeko. Izan ere, gehienak egoera informaletan oinarritzen diren jarduerak dira eta gazteek euskararekin duten lotura ia bakarra eskola da eta hori aldatu beharra dago, ez duzu uste?
Nagusiki hiru gai lantzen ditu programa honek: adar jotzea, haserretzea eta ligatzea. Eta gai horiek lantzeko gidoia erabiltzen dute:
Dakitena jaso
Proposamen berriak egin
Erabili eta hizkuntzarekin jolastu
Lagunarteko Hizkerarekin Jolasean
viernes, 30 de noviembre de 2007
Lagunarteko Hizkerarekin Jolasean
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)



No hay comentarios:
Publicar un comentario