viernes, 30 de noviembre de 2007

Txatxilipurdiren proiektua

Bertan Txatxilipurdi proiektuaz hitz egiten zaigu. Proiektuaren muina aisialdia eta eskola lotzea direla esan daiteke, betiere euskararen erabilera bultzatzeko asmoz.
Gaur egun Txatxilipurdi Elkarteak zortzi sail ezberdin ditu
Sail bakoitzaren lanari begira jarrita, haurren saila 2-12 urteko haurrei zuzendua dago, eta gazte saila 12-17 urte bitartekoentzat da.

Haurren sailean bi ekintza mota burutzen dira: momentukoak eta iraunkorrak. Momentukoak urtean zehar data jakinetan burutzen direnak dira. Iraunkorrak, berriz, urte osoan zehar aukeran daudenak dira eta hemen ludoteka zerbitzuak kokatzen dira. Bi ludoteka daude, bata herriaren erdialdean eta bestea errealitate erdalduna duen auzo batean. Astean zehar egoten dira irekita. Bestalde, zenbait ikastetxetan ere eskolaz kanpoko ekintzak urte osoan zehar eskaintzen dituzte.

Gazte sailean ere bi ekintza mota daude aukeran. Iraunkorren artean Gazte Txokoak eta Aisialdia eta Eskola proiektua aipatu behar dira, eta momentukoen artean udalekuak eta larunbatetako ekintzak.


euskara

No hay comentarios:

PUNTUACION DEL BLOG